Ikasleen ekarpenak

15/11/09

LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZAKO KALIFIKAZIOAK INTERNETEN

Ikasleen notak direla eta, orain arte ohikoena gurasoei paperean iristea izan da, hau da, tutoreak umea edo gazteari txostena eman, eta honek gurasoei helarazten zien. Baina urte gutxi batzuetan hori aldatzen joan da, eta egun, gurasoak internet bidez zuzenean ikus ditzakete seme-alaben emaitzak. Emaitzez gain, guraso-tutore harremana internet bidez emango da, eta guzti-guztia azalduko da sarean.
Gurasoek zuzenean emaitzak jasota, argi dago, sor zitezkeen mesfidantzak desagerrarazi dituela, orain gurasoek badakite emaitza hori benetakoa dela eta hori positibotzat hartu behar dugu. Bestalde, seme-alabek notak gurasoei zuzenean eman behar ez izateak, lehenengoengan lasaitasuna ekar dezake, eta beraz, emaitza txarra izanez gero, gurasoek ikusiko badute ere, seme-alabek ez dute “entregatzeko” une hori jasan beharrik.
Hau guztia positiboa da? Ba bueno, gurasoek baiezkoa esango dute ziuraski, eta horregatik, gehiengoak notak internet bidez ikustera animatuko dira. Baina hainbesteko kontrola ona al da? Seme-alabek ezingo dute hutsegiterik egin gurasoek jakin gabe, berandu helduz gero ere hor azalduko da... hutsegite txikiena ere hor idatzita azalduko da. Eta zer? Guraso horiek ez al dute inoiz hutsegiterik izan ala? Gainera, “seme-alaba-guraso” harremana hoztuko da, ez baita berdina zerbait aurpegira esan behar izatea edo beste iturri batetik ezagutu eta gero horren inguruan hitz egitea.
Aipatzekoa, EAEn, horretarako erabilitakoaena Inika sistema dela.

1 comentario:

  1. ok. Gehiago esango nuke... ikasleen lanak sarean argitaratzea... zuen kasuan egiten dudan bezala ;-)

    ResponderEliminar