Ikasleen ekarpenak

5/11/09

TABLET PC-A ETA HAUR HEZKUNTZA



Lehenik eta behin Tablet PCa zer den argitzeko beharrean aurkitzen gara. Teknologi berri hau ordenagailu eta PDAren arteko zerbait da, zeina ukimen-pantaila batez eta hau erabiltzeko arkatzen osatzen dena. Harirk gabeko konexiak gelako edozein tokitik garraiatzea ahalbidetzen du, bestalde kolpeen kontrako estruktura berezia dauka eta edonolako kolpeak jasaten ditu, baita likido isuriak ere.

Ezaugarri guzti hauek aproposak dira teknologia mota hau Haur Hezkuntzan erabiltzeko (artikulua irakurtzeko klikatu hemen). Gaur egun umeak oso azkar ikasten dute teknologia berrien erabilpena, teknologia berrien aroan jaio baitira, arazo handiena hauetako tresna gehienak oso hauskorrak direla da, horregatik da hain aproposa Tabet PCa.

Aipatzekoa da baita ere umeek adin honetan dauketen ikasteko grina eta interesa, honek asko laguntzen du material hauen erabilpen aproposan. Bideo honetan ikusten dugu zer nolako lanak egin ditzakete Tablet PCarekin eta zer nolako errespetuaz erabiltzen duten.




Beste artikulu batzuetan aipatu dugun bezala, teknologia berriak betiko metodoekin konbinatu behar direla uste dugu, Tablet PCak oso erabilgarriak dira Haur Hezkuntzan baina ez dugu ahaztu behar zein nolako gozatuak hartzen genituen txikitan plastilina eta margoak eskuekin manipulatzen.

2 comentarios: