Ikasleen ekarpenak

5/11/09

Cyberbullyinga


Cyberbullyinga


Cyberbullyinga orain dela urte gutxi, teknología berrien agerpenarekin batera, agertutako fenomenoa da. Teknologia berriak eta interaktiboak erabiliz egindako mehatsu, irain, humilazio… bezala definitzen da eta azken aldian, batez ere gazteen artean, oso erabilia da.


Cyberbullyingaren barruan mota eta formato ezberdin asko daude, baina haietako batzuk bereziki ezagunak dira eta izen konkretu bat daukate; horien artean: Trollinga (foro batean mezu iraingarriak edo polemikoak nahita jartzea, liskarra sortzeko) eta griefinga (joko batean eten gabe beste jokalari bat oztopatzea edo iraintzea.


Ikusi denez, cyberbullyinga jasan duten pertsonek traumak izaten dituzte eta norberarenganako konfidantza galtzen dute. Gainera pertsona batzuei beste batzuei baino gehiago eragiten die, izan ere, zenbait pertsonek, denbora asko pasatzen dute ordenagailuaren aurrean eta honekiko lotura emozional bat garatzen dute, eraso hauek okerrago asimilatuz.


Adituen arabera, sarritan erasotzaileak erasotua erreala ez dela pentsatu dezakeela diote eta bestela internetek eskainitako anonimatoa erabiltzen dute. Hori dela eta, bai erasotua, bai erasotzailea antisozialagoak bihurtzen dira.


Honi aurre egiteko, zenbait neurri beharrezkoak direla uste dugu, bai teknologia hauekin edukitako lehen kontaktuetan, bai aurrerantzean emandakoetan. Gurasoen aldetik, baita hezkuntza ingurunearen aldetik, txikitatik, haien intimitatea interneten maneiatzen eta kontuz ibiltzen erakutsiz. Gainera, cyberbullyinga bezalako fenomenoek biktimekin, bai erasotzaileekin dituen ondorioen buruz kontzientziatu ditzakegu ikasleak eta internet edo beste edozein komunikabide berri gauza egokietarako erabiltzen erakutsi behar diegu.


Informazio gehiagorako kontsultatu:



http://www.ordenadores-y-portatiles.com/cyberbullying.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario