Ikasleen ekarpenak

4/11/09

ORDENAGAILUAK LEHEN HEZKUNTZAN


Orain dela urte batzuetatik aurrera teknologia berriak hezkuntza sailan gogor sartzen hasi dira. Hauen artean arbel digitalak, DVD-ak eta ordenagailuak besteak beste. Azken horretaz konkretuki hitz egingo dugu hemen, izan ere 2009. urtetik aurrera ikastetxe gehienetan haur bakoitzeko ordenagailu bana jarriko dute. Honek abantaila asko suposatuko ditu, baina izango du desabantailarik? Haurren hezkuntzan eragin ona edo txarra edukiko du?

Hainbat adituk eta ez adituk ordenagailuan lan egiteak eta ordenagailua izatea material eskolarra eta ondorioz papera eta arkatza alde batera uztea, aurrerapauso bat baino desabantaila bat bezala ikusten dute. Arrazoia horixe bera da papera eta arkatza albo batean edo bigarren plano batean uztea. Betidanik egin dena izan da eta oso baliagarria izan den ikasketa bat da, orain ordenagailuekin idazten jarraituko da baina letrak teklatuan daude idatziak eta haurrek tekleatzen baino ez dute ikasiko eta eskuz idazteak ere garrantzi handia du eta baliogarria izan daiteke momentu zehatz batzuetan. Hemendik aurrera dena elektronikoa digitalizatua eta ordenagailuz egin da, baina hainbat egoeratan eskuz idazteara behartuta egongo dira.

Aurreko guztia dela eta, gure ustez ordenagailuen eransketa ikastetxean onuragarria izango da, baina eskuz idaztea albo batera utzi gabe, hau da, ortografia, kaligrafia eta hizkuntzen idazketa on bat egiteko ariketak kendu edo ahaztu gabe.

1 comentario: