Ikasleen ekarpenak

10/11/09

Interneten euskararen normalizazioa sustatzeko sortu da Azkue Fundazioa


Bilbon aurkeztu berri den fundazio hau, bost erakundek osatzen dute: Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak, Euskaltzaindiak, Deustuko Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU).
Fundazio honek landuko dituen hiru ardatz nagusiak: euskara, teknologia, eta hori guztia gizarteratzea izango dira, horretarako sarean hainbat baliabide elektroniko sortuko ditu eta jada daudenak indartuko ditu.

Edukiak guztiz libreak izango dira eta proiektua irekia, parte-hartzailea eta bizia izango da.
Euskarak ezagutza librean duen hutsunea betetzeko pentsatuta dago ekimen hau, hots, ikasle batek informazioa topatu nahi baldin badu informazio hori euskaraz aurkitzea erraztu nahi da, hori dela eta, gazteentzat batez ere, zuzenduta dago.

Sarean dauden baliabideak indartuko dituzten artean, Wiki Plaza aurki dezakegu. Orain arte Wikipedian nabigatzaile euskaldunek emaitza ezin hobeak lortu dituzte eta lan hori, besteak beste, indartuko du Azkue fundazioak.
Gai berberari helduz, Mediategia egitasmoan argitaratuta dauden materialak, artxibo multimedia bat egiteko erabiliko dira.
Proiektu honi buruzko informazio gehiago eskuratzeko: www.azkuefundazioa.org

Argi dago euskararen normalkuntzarako tresna berriak sortzea positiboa dela, teknologia berriekin lotura badu, are gehiago. Interneten euskararen presentzia oso txikia da eta ikasleen eskura informazio gehiago euskaraz eskaintzea ezinbestekoa da.
Lehen esan dudana ukaezina bada ere, ez dakigu zer nolako inbertsioa suposatzen duen mota honetako fundazioek, beharbada beste bide ezberdinak erabili ditzakegu euskararen normalkuntza bultzatzeko: langile publikoen prestakuntza, udaletan eta zerbitzu publikoetan euskara erabiltzeko tresnak eskura jartzea...eta abar.

Beraz, proiektua egokia dirudi arren, krisi unean gaudelarik pertsona gehiagori lana ematea egokiagoa izan daiteke, aldi berean, hizkuntzaren normalkuntzarako euskaraz ikasten duten ikasle guztiok interneten zerbait argitaratuko baldin bagenu, informazio ugaria eta sakona eskuragarri egongo litzateke. Honetan datza hizkuntza baten benetako normalkuntza.

Informazio iturria: hemen

No hay comentarios:

Publicar un comentario