Ikasleen ekarpenak

18/11/09

Ciberbullying-a, teknologi berriekin egindako mehatxuak

Teknologia berriak aurrerapen gisa ulertu dira azken urteotan, baina eskaintzen dituen onura horiekin batera alderdi txarrak edo negatiboak ere baditu. Horien artean ezagunenetariko bat ciberbullyinga da (ikusi bideoa).



Bullying estrategia berri bat bilakatu da azken urteotan, teknologia berrien bitartez egindakoa. Paradoxikoa bada ere, teknologia berriak konplexuak direnez helduak hobeto konpondu behar direla suposatzen baita, egungo gazteak dira puntako teknologiak erabiltzen hobekien konpontzen direnak, eta ondorioz, hauetaz baliatuz bullying “teknika” berriak azaldu dira. Baliabideak anitzak dira: mobila, posta elektronikoa, sare sozialak... Ohiko bullying bideak jarraitzen badira ere, gero eta gehiago agertzen dira kasu hauek.

Mobila da gehien erabiltzen dena, haur gehienen eskuetan baitago eta aukera ezberdinak eskaintzen dituelako. Elementu honekin bideoak, argazkiak, zein mezuak bidaltzeko aukera daukate, eta noski, ez dute aukera hori galtzen. Askotan grabatu izan dira bideoak non ikasle bat jotzen duten; baina kontua ez da bertan geratzen, interneten eskegitzen dute bideo hori maiz, biktima gehiago minduz. Gainera, mugikor batek bideoa mugikor batetik bestera pasatzeko aukera ematen du, eta segundo gutxitan klaseko ikasle guztiek eskura dezakete bideoa.

Posta elektronikoa eta sare sozialak beste bullying baliabideak dira. Erabiliak dira hauek ere, eta sarean egiten da eraso mota hau. Postaren bidez biktimari mezu mehatxugarriak egiten zaizkio, oso zaila baita bidalitako mezuaren autorea nor den ezagutzea. Sare sozialak ere erabiliak dira, gero eta gehiagotan. Tuenti, facebook edo fotolog bezalako helbideetan edonoren argazkia ipini eta komentatu daiteke. Ondorioz, klasekide guztien eskuetan dago norbaiten inguruko edozein komentarioa ipintzea. Sarritan, helbide elektroniko horietan testak egiteko aukera dago, esaterako: ea nor den klaseko pertsonarik itsusiena, gehien gorrotatzen dutena..

Hau guztia esanda, argi dago teknologia berriekin bullying teknika berriak agertu direla, eta kontua ez bada bideratzen egoerak okerragora egingo duela. Gainera teknologiak etengabe aldatzen eta berritzen dira, eta ondorioz bullying bide berriak agertuko dira. Argi dago, era batean edo bestean hau moztu behar da.

Honen inguruan gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen

1 comentario: