Ikasleen ekarpenak

3/11/09

TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILPEN EZBERDINAK


Teknologia berrien erabilpenek, aurrerakuntza izugarri ekarri dizkigula argi daukagu, baina aurrrerakuntzak ekartzeaz gain, irakasleen gain hainbat arazo sortu dituzte.


Ikasleek gero eta mekanismo gehiago erabiltzen dituzte. Mekanismo hauek azterketa ezberdinak gainditzeko erabiltzen dituzte eta honako hauek izan daitezke: Telefono mugikorrak, erloju digitalak, komunikatzaile ezberdinak….


Gaur egun, gero eta kasu gehiago ikus ditzazkegu honako teknologia hauen erabilpenarekin hau da, ikasle gero eta gehiagok erabiltzen dituzte telefono mugikorrak azterketetan kopiak egiteko edota erloju digital ezberdinak, bi hauetan argazkiak apunte ezberdinei ateratzen zaizkio eta honen ondorioz, irakaslea konturatu gabe, hauen erabilpena egiten da.


Bi horietaz gain, gaur egun gero eta zabalduago dagoen beste mekanismo bat aurki dezakegu, belarrietan ezartzen den komunikatzailea hain zuzen ere, bertan ikasleak kanpoan dauden beste pertsona batekin komunikatzen dira, eta azterketako galderak argi eta garbi erantzuteko aukera izan dezakete.


Argi daukagunez, teknologia berri hauek guztion mesederako izango dira, baina gaur egun eduki ditzaketen erabilpen desberdinak kaltegarriak izan daitezke hezkuntzarako.


www.consumer.es/web/es/educacion/2009/09/11/187938.phpç

No hay comentarios:

Publicar un comentario