Ikasleen ekarpenak

16/11/09

Haurrak eta bideojokoak.


Gaur egun oso haur gutxi egongo dira gure gizartean inolako bideojokorik ez dutenak etxean. Sarritan entzun ditugu kritikak hauen inguruan baina ba al dute arrazoia kritika horiek?

Egindako ikerketa batzuen arabera, bideojokoek hobekuntza batzuk eragin ditzakete pertsonengan, hala nola, eragin psiko-soziala izan dezakete, sozializazio errazten dute... Orainarte gutariko askok ez genuen pentsatuko horrelako zerbait posible izango zenik eta oraindik ere izango da zalantzan jarriko duenik. Izan ere, aspaldian modan jarri dira Wii eta nintendo DS bezalako bideojokoak, modu dibertigarri batean “kirola” egin dezaketelako edo garunarentzat komenigarriak izan daitezkelako.

Nire ustez ordea, bideojokoak orokorrean funtzio hezitzaile oso eskasa dute, ezer ez dutela ez esatearren. Denborapasa bezala erabiltzea ez zait gaizki iruditzen baina neurrian. Neurritik atera ezkero, kalte handiak egin ditzake nire aburuz. Haur asko gelditzen dira etxean kalera atera beharrean bideojokoetan jolasten, etxean daudenean etxeko lanak egiteko denbora izugarri kentzen diete eta pentsatzen jarrita beste eragin kaltegarri gehiago atera genitzazke.

Hitz hauekin ez dut esan nahi bideojokoen kontra nagoenik, baina bai hauei ematen zaien erabilera ez dela egokia. Saiatu gaitezen neurria jartzen, gauza gehienek neurrian egin ezkero beraien alde ona izaten baitute.

Gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen.

1 comentario:

  1. Egileak nortzuk diren ez dago jakiterik. Mesedez zuen izen abizenak etiketeetan jarri (besteok egiten duten bezala)

    ResponderEliminar