Ikasleen ekarpenak

5/11/09

Unibertsitatea poltsikoan

Informazio iturria

Madrilgo UAX (Universidad Alfonso X el Sabio) unibertsitateak e-learning-aren munduan aurrepausoa egitearren proiektu berritzaile bat abian jarri izan dute eta unibertsitaterako baliagarri diren hainbat programa erabiltzeko aukera ematen duen mugikorra eskuragarri jarri dute. Bertan ¡kasten duten ikasleek deskontu bereziak dituzte bai terminalaren erosketan bai interneterako eta abarrerako tarifetan.
Aukeratu izan duten plataforma "Androide" izenekoa da eta unibertsitateko web orrietan baita Google Gmail, Calendar, GDocs, GTalk, Sites eta antzerakoetan nabigatzeko aukera aurkezten du, campuseko wifi gunera konektatzeko ahalmenaz aparte. Proiektu honetarako eskuragarri jartzen dituzten terminalak HTC Magic berriak dira.
Ordenagailu portatila baino txikiago eta maneiagarriago eta intuitiboagoa denez askoz errazagoa da horren erabilpena bultzatzea unibertsitatean, ikasle-irakasle harremana hobetuz.

Gure partez esan beharra daukagu unibertsitate eta proiektu hauen inbidia edukitzea baino ez zaigula geratzen, izan ere, ikasle-irakasle harremana erraztea eta klase presentzialetara joateko aukera osoa ez duten ikasleei material guztia eskuratzea ahalbidetzen baitu bide honek.
Proiektu hauetan aitzindariak diren unibertsitateak deskontuak eskaini baino gehiago terminalak matrikularekin oparitzen dituzte eta tarifa osoak ordaintzen dituzte, baliabide ekonomiko urriagoak dituzten ikasleak berdintasunean aritu ahal izateko.
Hala eta guztiz ere badaude unibertsitate aurreratuagoak gai hauetan, baina optimismorako bidea zabaltzen da mota honetako proiektuak ikusita.

1 comentario: