Ikasleen ekarpenak

12/11/09

Lehen Hezkuntzako 5.mailan ordenagailu eramangarriak!


Lehen Hezkuntzako 5.mailako haur guztiek ordenagailu eramangarriak jasoko dituzte otsailetik aurrera.
Hezkuntzak 12.6 miloi euroko ibertsioa egingo du ordenagailuok lortu eta multimediako materiala betiko testu liburuekin batera erabiltzeko.

539 eskola publiko eta 401 eskola kontzertatuk jasoko dituzte internetera sarbidea izango duten ordenagailu hauek, guztira 18.159 izanez. Ordenagailuek software librea izango dute Hezkuntza departamentuak software mota hau bultzatzeko helburua izanez.

Guzti honek teknologia berrien iraultza gainean dugula ikustarazten digu. Gure bizitzan teknologia berriak sartzen joan gara pixkanaka (ordenagailua, sakeleko telefonoa, interneta, messengerra, blogak, facebooka, tuentia...)eta azkenik hauek ere hezkuntzara sartzear daude Eskola guztia aldatuz. Aldaketa hau beharrezkoa da gure iritziz, ez soilik edukietan, irakasteko eran baizik. Hala ere galdera bat datorkigu burura: izango al gara irakasleok ikasleei benetan etorkizuneko gizarte batean aurrera egiteko beharrezkoak izango dituzten gaitasunak helarazteko gai? Gure ustez gaitasun hauek zeintzuk diren jakitean datza guztiaren zailtasunak, gizarteak eta honen erlazionatzeko, lan egiteko, maitatzeko eta bizitzeko, finean, erak aldatuz baitoaz oso azkar, ia konturatu gabe.
Eskoletan teknologia berriak edukitzea (pantaila zein ordenagailuak) ezinbestekoa da etorkizunak planteatzen digun erronka hau aurrera eraman ahal izateko, baina oraindik eta garrantzitsuagoa da, gure ustez, irakasleen prestakuntza eta eduki zein hezkuntza programak egokitasunez aurrera eramateko konpetentziak zehaztea.

Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen.

2 comentarios:

  1. Zerbait gehiago jartzea espero da. Berriaren laburpen txikia egin duzue. Mesedez zuen ustez ze nolako ondorioak izango ditu honek, edo irakasleen formakuntza nolakoa izan bejar zen, .... Ez zarie kazetariak... hezitzaileak baizik ;-)

    ResponderEliminar