Ikasleen ekarpenak

5/11/09

SARERA ATXIKITUAK

Txinan 18,3 milioi nerabe internetzale daude eta hauetatik bi milioi baino gehiago atxikimenduak jota. Bestalde aipatzekoa da ere, egoera hau gehien jasaten dutenak, guraso eta irakasleak hunkitzen dituztenm, "ume onak" dira; Txina Dailyak aipatzen duen bezala (artikulua irakurtzeko hemen sakatu).




Sareari emana dagoen gehienezko populazioa 15 eta 20 urte bitarteko gizonezkoak dira. Hoietatik hiri handietan dauden ehuneko 15a berehalako laguntza behar dute, askok legez kanpoko jokabidea azaltzen baitute, internet duten taberna ilegaletara jotzen dute, eta kasu batzuetan biolentzia eta delituetan murgiltzen dira.

Gao Wenbin psikologo txinatarrak dihoenez eskoletan dagoen dibertsio eza ikusten du errudun. Daukaten energiari ez badiote irteerarik aurkitzen mundu errealean, birtualera joko dute.




Lehen aipatu dugun bezala, hau guztia Txinan gertatzen bada ere, bideo honetan ikusten dugun moduan hemengo telesaio batzuetan, nahiz eta era komikoan, arazo hau aipatzen hasten dira.

Beraz adi egon behar dugu arazo honekin, gure esku egon daiteke hezitzaile garen edo izango garen hein batean nerabei energia irteera aproposak ematea. Modu errealean edo birtualean izan daiteke, baina azken aukeran izanez gero era kontrolatu batean izan beharko du.

2 comentarios:

  1. ok. Aldiz, etengabe liburuak irakurtzen baleude .... irakuradiktoak direla esango zen?

    ResponderEliminar
  2. Zerbait gehiegi egiteak,kalteak ekar baditzazke noski adizkioa dela esango genuke. Zerbai demasian egitea txarra dela esaten da, ardotxo tragoa hartzearena bezala, ardotxo trago bat egunean ona da baina trago hori behar izateak,hau da, behar izate hori txarra da.
    Zerbait ezinbestekotzat jotzea izan daiteke arazoa.

    ResponderEliminar