Ikasleen ekarpenak

10/11/09

Haurrak eta internet


Haurren aldetik interneten erabilera desegokia egitea da, gaur egun guraso askok duten kezketariko bat. Teknologia berrien munduan barneratzen ari den gizarte honetan, gurasoak atzean geratzen ari dira haien seme-alabekin alderatuz; askok ez baitakite internet erabiltzen.

Gurasoen aldetik interneten erabileraren gainean dagoen ezjakintasun hori, arras kaltegarria izan daiteke haurrak internet munduan sartzen hasten direnean. Berebiziko garrantzia dute haurrak teknologia berrien gainean hezteko orduan, bai irakasleek baita gurasoek ere; gurasoek haien seme-alabak lagundu behar dituzte. Gurasoek duten, ezjakintasun horri aurre egiteko tresnatzat kaleratu dute “danba”.

Gurasoek kontrolatu behar dute, haien seme-alabak zein web orritan sartzen diren. Horretarako, egokia da ordenagailua etxeko leku publiko batean jartzea, egongelan esaterako, eta ez umearen logelan. Kontrol hori izateko sortu dute danba, alegia, gurasoek haien seme alabak web orri desegokiren batean sartutakoan, haiek horren berri izan dezaten; haurrak web orri desegokietan sartzen direnean… gurasoek mezu bat jasotzen dute. Interesgarria iruditzen zaigu “danba”, eta nahiko erabilgarria, interneten erabilera segurua bultzatzeko, eta haurrek interneten erabilera desegokia egitekotan, gurasoek jakin eta neurriren bat hartzeko.

Informazio gehiago

No hay comentarios:

Publicar un comentario