Ikasleen ekarpenak

11/11/09

Danimarkar ikasleak internet bitartez ebaluatuak izango dira


Jadanik Danimarkar estatuko 14 ikastetxetako ikasleak euren azterketak egiteko orduan sarean sartzeko aukera daukate. Frogatzeko epean dagoen proiektu hau teknologia berrien erabilpena uztartu nahi du. Gainera, danimarkar gobernuak esan duenez 2011. urterako ikastetxe guztietara zabalduta egon dadin nahi du. Alor guztietatik iritzi positiboak entzun dira, baina horiek ezagutzeko klikatu hemen.


Argi dago bizi garen garaian proiektu hau teknologia berriekiko beste aurrera pausu bat dela. Hala eta guztiz ere, internet azterketa baten bitartean erabiltzeko aukera ematea arriskutsua ere izan daiteke, besteak beste sarean edozein gaiaren inguruko informazio iturri asko eta oso onak daudelako eta ikaslea hauek erabiltzeko orduan habilezi bereziak baditu onura handiak lortu ditzake. Gainera, ez da argi gelditzen zer eskaini dezakeen internet erabiltzeko aukera azterketa baten bitartean, zertarako edo zein helbururekin proposatzen den proiektu hau teknologia berriak sustatzeaz gain. Proiektu ona eta ideia ona baina ikusten dugunez galdera gehiegi airean gelditzen dira.

1 comentario:

  1. Ok. ikertu behar bai !!! Hori bai azterketeetan informazioaren kudeaketa eta prozesamendua izango da nagusi, hau da, internetek erraz ematen ez duena ;-)

    ResponderEliminar