Ikasleen ekarpenak

4/11/09

MoLinux: Gaztela Mantxako software askea


Gaztela Mantxako Erkidegoko Batzordeak Linux nukleoa eraldatuz, sistema operatibo berria sortu du. Haize errotak gaztelaniaz duten izenari zin egiten dio sistema honek, erkidego hartako bereizgarri direlako. MoLinux honen helburua, administrazioan kosteak murriztea eta era berean bertako herritarrei software aske bat eskaintzea da. www.molinux.info Web horria sortu dute. Web honetan, MoLinux instalatzeko artxiboa jaitsi, zalantzak argitu eta laguntza teknikoa eskuratu dezakegu beste aukera asko eta askoren artean.

www.molinux.info web orrian 4 bertsio dauzkagu eskuragarri, gure ordenagailuetara jaitsi eta instalatzeko prest.
- MoLinux estandar: Erabiltzaile arruntentzat.
- MoLinux educativo: Ikasle eta irakasleei zuzenduta; "MoLinux estandar"-ean dago oinarrituta baina bertsio honek Haur Hezkuntza, Lehen hezkuntza eta DBH-rako softwarea eta hainbat jolas hezitzaile dakartza. TCOS aplikazioa ere badu, gela informatikoen kontrolerako.
- MoLinux Nómada: PenDrive edo USB bitarteko Diska gogor batean instalaturik eramateko bertsioa, edozein ordenagailuetan erabili ahal izateko.
- MoLinux Zero: Hardware mugatua duten ordenagailuetan instalatzeko bertsio murriztua.

Ikusi dezakegunez Gaztela Mantxako Erkidegoko Batzordeak apostu handia egin du Software askearen gainean, ea beste erkidegoek eredu hau apurka apurka hartzen doazen. Izango al dugu inoiz EuskaLinux?

3 comentarios:

  1. Hezkuntzarekin nola lotzen duzue? Erkidego horretako eskoletan windows besterik ez dutela uste dut. Mesedez ekarpena justifikatu.

    ResponderEliminar
  2. Sarrera amaitu gabe eskegi dut gaur, denbora justua izan dugulako. Aipagarriena, MoLinux educativo bertsioa iruditu zait. Denbora daukadanean etxeko ordenagailu batean instalatuko dut zelan doan frogatu ahal izateko.

    ResponderEliminar