Ikasleen ekarpenak

5/11/09

Ordenagailuarekin ez da nahikoa

“Encuentro Fundazioak” egindako txosten batek adierazi duenez, eskoletan teknologian egindako inbertsioen eraginkortasuna oso eskasa izango da aldaketa pedagogikorik ematen ez bada.


Eskoletarako ordenagailuak lortzea apaingarri bat besterik ez da izango ekintza hau aldaketa pedagogiko batekin batera ez badator. Eta gure inguruko eskoletan aldaketa hau oraindik ez da eman. Honen zorrotza da “Encuentro Fundazioak” Madrilen aurkeztutako txostenean. Honetaz gain, egileek txostenean diotenez, administrazioak ez jakinarena egiten du teknologia berrietan egindako inbertsioek eskaintzen ari diren datu kaxkarren aurrean, hezkuntzako esparruak eskatzen duen benetako aldaketa ez baitu lortzen.



Informazio gehiago nahi izanez gero klikatu hemen.


Hezkuntzan erabiltzen hasi diren teknologia berrietaz hitz egiterakoan, ez dugu ahaztu behar gaur egun lanean ari diren irakasle askorentzat hauek ez direla beraien egunerokoaren barne dagoen zerozer, gaur egun ematen duen moduan. Hau dela eta irakasle askok bere saioak betiko moduan ematen dituzte, baina, orain ordenagailua ere sartzen dute. Baina erabilpen hau ez da benetan beharrezkoa ikusten dutelako, baizik eta behartuta ikusten direlako edota modan dagoen zerbait delako. Hau honela izanda, ordenagailua saio barruan sartzeak ez du lortu beharreko onurak ekartzen eta askotan irakaslearentzako traba bihurtzen da, gailu lagungarri bat beharrean.

Honetaz gain, gaur egun ikasle asko dira hainbat irakaslek baino hobe menperatzen dituztenak teknologia berriak eta honek izugarrizko ziurgabetasuna sortzen du irakaslegoaren artean.

Gauzak honela, nire ustez lehenago irakaslegoa prestatu beharko litzateke bere saioetan teknologia berriak erabiltzeko eta ondoren hauek hezkuntza sisteman sartu, eta ez alderantziz.



1 comentario:

  1. Informazio iturria jarri behar duzue eta etiketeetan zuen izena abizena, izena abizena formatoa erabili. Fija zaitezte besteek nola egiten duten.

    ResponderEliminar