Ikasleen ekarpenak

2/11/09

Entziklopediak interneten hobeak ote?

Duela gutxi arte, hiztegi edota entziklopedietan zerbait biltu behar genuen, eta orain interneten bitartez ordenagailutik modu erosoago batean egin daiteke. Alde batetik, honek erosotasuna eta erraztasuna ematen du informazioa bilatzeko orduan, liburutegi batean hainbat eta hainbat liburu begiratu behar dira informazio egokia bilatzeko, baina interneten ondorioz ez da libururik behar, internetera konektatzeko sarea izatearekin nahikoa da. Erosotasuna eskaintzeaz gain bizkortasuna ere ematen du, metodo tradizionalarekin orriz-orri bilatzen egon behar delako, eta hau kasu gehienetan oso nekagarria bihurtzen baita.

Hainbat hiztegi mota ezberdin daude interneten, non, dohain bilatu dezakezun informazioa. Gainera, wikipedia izena duen partaidetzako entziklopedia aurki dezakegu.

Bertan, bilatu dezakegun informazio guztia erabiltzaileek osatutakoa da. Honek izaan dezakeen eragozpen bakarra da, ez duela inongo agintari akademikorik bermatzen.

Interneten dauden hiztegi zein entziklopediak, abantailak dakartza erabiltzaileentzako. Erosotasuna, bizkortasuna... informazio bilaketan. Metodo tradizionalaren eboluzio bat dela esan daiteke. Liburuetan bilatu dezakezun informazio bera internetako hiztegietan daukazu, baina modu errazago eta azkarrago batean bilatu daiteke.

Informazio gehiago orrialde honetan daukazue.

Adibide bat:

No hay comentarios:

Publicar un comentario