Ikasleen ekarpenak

9/11/09

PUZZLE PIECE eta autismoa


Autismoa duten haurrentzako tresna berri bat da, ordenagailu itxura duena eta irakaslearentzako laguntza bikaina. Autismodun haurrek, harremanetarako eta komunikatzeko zailtasunak izan ohi dituzte, eta hauen garapenerako gaur egun erabili ohi den sistema "errefortzu eta sari"ena da. Horretarako irakasleak umearen emaitza egokiak ala ez egokiak idatzi behar ditu, eta adibidez, bost emaitza onekin sari bat jasotzen du ikasleak. Baina ume hauen arreta gureganatzea zaila izaten da, eta beraz, emaitza idazten dugun aldiro, gure begirada paperera pasatzen denez, umeak arreta galtzen du eta berriro gureganatzeko, denbora galtzen dugu.


Kasu honetan, ikasleak prozesu bera ordenagailu baten bidez egingo du, “puzzle piece” bitartez, eta horrela irakasleak arreta bereganatzeko denbora hori aurreztuko du. Autismodunek hiztegia ikasteko eta honekin batera hitz egiten ikasteko sistema; irudiak ikusi eta izenekin erlazionatzea izan ohi da. Kasu honetan, irudi pila dituzten txarteltxoak izango dituzte, eta hauek barra-kode bat izango dute. Tresna berri hau, ikasleen ahotsa entzun eta identifikatzeko gai izango da, eta txartelarekin bat datorren egiaztatzeko, ongi esanez gero, aurpegi alai bat azalduko da ordenagailuan, eta bestela gurutze handi bat. Emaitza hauek gordeta geldituko dira, eta USB baten bidez guraso zein irakasleek umearen emaitzak ikusteko aukera izango dute.

Diotenez, tresna hau pausu handi bat izango da ume hauen garapenean aurrera egiteko, baina guk ulertutakoaren arabera, zer da ordenagailu honek egin dezakeena eta ohikoak egin ezin duena? Beharbada, praktikotasuna, ordengailu hau honetarako bakarrik izango dela, eta gainera ez dela oso handia izango eta erraz mugitu ahalko dela, baina hainbesteko aurrerakuntza al da?



1 comentario:

  1. Egileak nortzuk diren ez dago jakiterik. Mesedez jarri zuen izen abizenak etiketeetan... besteek egiten duten bezala

    ResponderEliminar