Ikasleen ekarpenak

5/11/09

BIEO JOKOAK, HEZITZAILEAK IZAN DAITEZKE?

Betidanik gertatu den bezala pertsona batzuk gustuko dute klase tradizional bat jasotzea, non irakasleak hitzez-hitz ematen dituen datuak eta ikasleek apunteak eskuz hartu besterik ez dute egiten, baino beste batzuei metodo hau aspergarri egiten zaie.

Nola egin dezakegu historiako bi orduko saio bat interesgarri? Aukera bat baino gehiago egon daiteke helburu hori lortzeko, baina oraingoan teknologia berriek ematen duten posibilitate batetaz arituko gara, hain zuzen ere, bideojoko hezkitzaileetaz.





Bideo joko mota hauek aipatzeko duten lehenengo onura era dibertigarri batean ikasteko aukera ematen digutela da. Horrek suposa dezake ikasleen motibazioa eta kontzentrazioa handiagoa izatea. Motibazio eta kontzentrazio maila altuak ikasmateriaren ulermen hangiagoa, edukien barneratze hobea eta gaitasun fisiko zein mentalen entrenamendua dakartza.

Beti ere argi eduki behar da heziketan barneratzen ari den berrikuntza honek, ez dituela liburuak ordezkatuko, baizik eta konpletmentu bat bezala jardungo duela.

Ikasleetan honelako eragina izan dezake:

-Historiaren parte sentitzen dira eta edukiak bizipenak bezala barneratzen dituzte.
-Umeek autonomia handiagoa dute; hau da, erabakiak hartzen dituzte, erabaki hauen ondorioekin kontsekuente izan behar dira, eta erabakia zuzena ez izatekotan horren zergatia eta hautabide berri bat bilatu beharko dute.

Bideo joko hauek ikastetxeetan erabiltzeko proposamenak egin dira, baina gaur egun ere oraindik ez dira leku askotan erabiltzen.

Bideo joko hauen adibide gisa, Imperium Civitas proposatuko genuke, non historia ikasten da modu interaktibo eta erraz batean. Hemen duzue bideo joko honi buruzko azalpen grafiko bat eta iritzi batzuk.



No hay comentarios:

Publicar un comentario