Ikasleen ekarpenak

3/11/09

TEKNOLOGIA BERRIAK IKASTETXEETAN SARTU, BAI ALA EZ?

Lehenik eta behin, artikulu hau aukeratzearen zergatia aipatuko dugu, egun teknologia berrien gaia gero eta entzunagoa eta aurreratuagoa baitago. Hik hasi aldizkarian Iker Laskibarrek argitaratutako artikulua izanik.

Artikuluak dioen bezala, gaur egun ikastetxeetan teknologia berriak sartzea ezinbestekoa da hainbat arrazoi direla medio, horien artean garrantzitsuena, hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigulako.

Alde batetik, testuak formatu digitalean edukitzeko aukera ematen baitigu, hau da, informazioa alde batetik bestera ibiltzeko aukera ematen digu, posta elektronikoa edo emailaren bidez bidaliz (diskete batean adibidez 870 orriko testu bat gorde dezake, eta CD batean aldiz, 6.000 orriko testua).

Bestalde, txat solasgunea delakoaren bidez, ikasleak elkarren artean momentu oro komunikatzeko aukera daukate, eta ez hori soilik, hizkuntza ezberdinak ikasteko aukera ere ematen zaie. Horrez gain, irakasleek ere probetxua ateratzen diote, urrutiko ikasleekin kontaktuan jartzeko, gela birtualean elkartzeko hain zuzen ere. Honekin batera, ikastetxeak web orrian gurasoei bidalitako oharrak, ikastetxearen Hezkuntza Proiektua, curriculuma, gaien apunteak, etxerako lanak, ezagupenak sakontzeko bibliografia, ordutegiak eta abar jar ditzakete irakasleek.

Beraz, hedabideek eta ordenagailuak sekulako aurrerapenak eskaintzen dizkigu guztioi, informazio iturri oso handia delako eta edozein gairi buruzko berehalako informazioa eskuratzeko aukerak ematen dituelako


Informazio gehiago

1 comentario: