Ikasleen ekarpenak

8/11/09

Haurrentzako Ordenagailuak

Haurrentzako ordenagailuak, umeentzat prestatuak dauden eta ekintza jakin batzuk besterik ez dituzten ordenagailuak dira. Ez dute interneten sartzeko aukerarik ematen ezta ordenagailu normal batek eskaintzen dituen berezitasunak ere. Haurrek jolas dezaten daude prestaturik bereziki, beraz, jolas hezigarritzat hartzen dira, jolasten ikasteko.

Ordenagailu hauek, helduen ordenagailu eramangarrien antza dute, batzuetan arratoia dute eta guzti, antzekotasunak nabarmenagoak izateko. Laguntza moduan, zenbait pertsonai animatu agertzen dira LCD pantailan haurrei ekintzak egiten laguntzeko. Modu horretan umeek zenbakiak, letrak, hitzak, matematika, musika, natura eta abar ikasiko dituzte. Badaude elebidunak baita ere.



Ordenagailu hauen prezioa 25€tik 120€ra artekoa izan daiteke, markaren eta erositako lekuaren araberakoa. Hauetako bat erosterakoan ordenagailuaren ezaugarriak kontuan hartu behar dira: dibertigarria izango den, eskaintzen dituen ekintzak zeintzuk diren eta batez ere, zein adin tarterako den gomendagarria.

Orri honetan ikus daitekeenez, modelo batzuk nabarmendu ditzakegu, hala nola, VTECH markako “Pequescuela” modeloa (3/6 urte artekoa, 30 ekintza eskaintzen ditu eta batzuk ingelesez),“Genio Junior” modeloa (4/7 urte artekoa, osatuagoa da 32 ekintza ditu eta, ingelesa ikasteko 8 ekintza ditu eta 3 zailtasun maila ikasketa mailakatua egiteko. Gainera, benetako arratoi bat dakar, argiak eta guzti) edota “Kid Computer” modeloa (4/7 urte bitarterako, nahiko osatua baita ere eta 5 ataletan banatutako 70 ekintza baino gehiagorekin, hala nola, letrak, zenbakiak, musika, jolasak eta hiztegia. Elebiduna da eta ahots, soinu eta animazio dibertigarriekin dator.

Dudarik gabe, aprobetxagarriak eta dibertigarriak izan daitezke gailu hauek. Zer nahi dugun eta zertarako nahi dugun argi badaukagu, hauetako bat erostea merezi duela uste dugu. Gure ustez, aprobetxagarriagoa izango da umeek eskolan ikasten dutenarekin erlazioa badu eta jolasteko soilik ez bada. Modu horretan, jolasen bidez eginiko ekintzak, eskolan ikasitakoaren gehigarritzat balio izango zaio umeari. Horretarako, goian azaldu bezala, ordenagailua zein adin tarterako prestatua dagoen jakin behar da eta gustokoa aukeratzea faltako da bakarrik.

1 comentario: