Ikasleen ekarpenak

20/11/09

Bideojokoak eskolan


Dedo multimedia enpresak 3800 bideojoko banatu zituen Debarroko eskola eta ikastoletan, DBH eta batxilergoko ikasleen artean. Bideojokoaren izenburua "Debaren deia" da eta eskualdea ezagutzeko aukera aproposa eskaintzen du.
Debemen eta Deba Garaia landa garapenerako elkarteek bultzatu eta koordinatutako lana izan zen eta Dedo Multimedia enpresa donostiarrak egin zuen. Bideojoko arina, dibertigarria eta erabat didaktikoa izanik, Debagoiena zein Debabarrenako auzo, mendi eta herriak ezagutzeko aukera eskaintzen du. Debako hondartzatik Deba ibaia jaiotzen den ingurura arte bidaia interesgarria proposatuz bidean zenbait galdera erantzun behar dituzten jokalariek.

Berri honen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen.

Berri honekin ondorengoa ikusi dezakegu: bideojokoek aisialdirako ez ezik, hezkuntza edukiak lantzeko ere balio dute. Honela, edukiak haurrentzat askoz ere erakargarriagoak eginez, klasean landu daitezkeen eduki berdinak landu ditzake ikasleak etxean era naturalago (edo beretzat behintzat, ohikoagoa den, bideojokoaren bidez)batean. Honetaz gain, bideojokoak planteatutako galderen erantzunak bilatze prozesua azkoz ere emangarriagoa da ikaslearentzat, prozesua berak bakarrik egingo baitu eta lortutako erantzunak gehiago eta errazago gogoratuko baititu.
Gaur egun, hala ere, merkatuan dauden bideojoko gehienak ez dira didakatikoak. Biolentzia, sexua, matxismoa, hilketak..bezalako jarrerak bultzatzen dituzte askok ia konturatu gabe eta haurrengan duten eragin itzelari jaramonik egin gabe. Gure ustez guzti hori kontrolatu beharko litzateke eta bideojokoen teknologia haur edo gazteari bere etorkizunerako erabilgarria izango zaion zerbaitetan erabili.

No hay comentarios:

Publicar un comentario