Ikasleen ekarpenak

20/11/09

Haur Hezkuntzako hezitzaileen sare mundiala jaio da


Gaur egungo gizartean teknologia berriek duten garrantziaz eta ematen dizkiguten aukera ugariez baliaturik, Haur Hezkuntzako profesionalen lehen sare soziala eratu da.
Sare hau profesional ezberdinen elkargunea izango da non esperientzia ezberdinen elkartrukea bultzatuko den. Sarea Haur Hezkuntzako Elkarte Mundialak zuzenduko du (Asociacion Mundial de Educadores Infantiles, AMEI-WAECE).
Sarearen lema nagusia "asko gara txikienen hezkuntzan lan egiten dugunak eta bada elkar ezagutzeko garaia" da. Honenbestez, irakasle bakoitzak bere datu, esperientzia, bideo...biltzen dituen orri pertsonal bat sortzen du eta ondoren sare sozialera igo gainontzeko irakasleek ikus eta eurekin konpartitu dezaten.

Herramienta berri honen alde positiboak anitzak dira gure ustetan, bai norberaren lana beste profesional batzuek ebaluatu dezaten (ondoren hau hobetzeko) eta alderantziz, besteen lanak ebaluatu eta haietaz ikasteko. Internetek eta blog eta sare sozialek bezalako tresnek, lehen oso zaila izango litzatekeen elkarlan eta bateratzea erraztasunez egitea ahalbideratzen digute baina oraindik ere egite hori NOLA egin behar dugun ez dugu jakiten askotan. Ditugun tresnak ahalik eta modurik hoberenean erabiltzen ikastea eta hauei duten probetxu guztia ateratzen jakitea falta zaigu gizartearen zati handi bati.

Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen. eta hemen.

1 comentario: