Ikasleen ekarpenak

17/11/09

Ikastetxeetan wifi loturak kentzeko eskatu dute, haurren osasuna zaintzeko



























Bilkoko Auzo Elkarteen Federazioak egin duen eskaerak honako hauxe dio; “Mundu guztiak Ikastetxeetan Internet izan dezala, baina kable bidez”.
Haurraren hazkunde osasuntsua jokoan dagoela diote, wifi uhinak oso arriskutsuak baitira gizakiongan, eta gehien bat adinekoengan, haurrengan eta haurdunengan eragiten du. Honexegatik, EH-ko kutsadura elektromagnetikoaren aurkako plataformak lehenengo ikastetxeetatik wifia kentzeko proposamena egin du (haurrak, haurdunak, adinekoak…daudelako).
Honekin aipatu nahi da, Auzo Elkarteen Federazioko kideak ez daudela teknologia berri honen aurka, baizik eta osasunaren alde daudela, hots, Espainiako Gobernuak dioenaren guztiz aurkakoa, hain zuzen ere honek teknologia berriak sustatzea baita nahi duen bakarra, atzetik dauden arriskuak alde batera utziz. Ulertezina da, Espainiako Gobernua baita lehenengo lekuan osasunak duen garrantzia azpimarratu nahi duena…
Duela urte dexente irratia eta telebista ikastetxeetan ezarri ziren eta horiek kable bidezkoak izan arren, ez dira batere atseginak osasunarentzat. Gaur ordea,goian aipatu bezala, kableez gain uhinak ezarri nahi dituzte eta etorkizunean, zer ote?

Gu ere BIlboko Auzo Elkarteak dioenarekin bat gaude, lehena osasuna baita eta oso garrantzitsua, gure bizia jokoan jartzen ahal duelako. Beraz, wifia eskolan jartzearen kontra gaude, kable bidezkoak nahi dituzten guztiak jar ditzatela, baina uhinak dituzten gauzarik ez.

Informazio gehiago

1 comentario:

  1. Ok. Ondo pentsatu argudioa ez dut uste hainbesterako denik... bestela sakeleko telefonoak etxean utzi bahrko genituzke,.. Tensio handiko kableak kendu, antenak ere kendu, !!! Hobe hasiko balira kableak garatzerako garaian askatzen den kutzadura kontrolatzen !!!

    ResponderEliminar