Ikasleen ekarpenak

29/9/10

lehen ekarpena

Hemen dugu Fidel inguruko informazioa. Hau da wikipedian agertzen dena.
Jarraian argazki bat:
Honen bideoa:

1/9/10

Teknologia berriak eta errendimendua


Orain arte bazeuden teknologia berriek hezkuntzan duten efizientziaren inguruan dudak zituzten pertsonak, baina, sei urte luzetan zehar, Madrilgo bi irakasle, hau guztiz egia dela frogatzen saiatu dira. Denbora tarte horretan, teknologia berriak matematikaren ikaskuntzara aplikaturik dauzkaten onurak frogatzen saiatu dira, eta baita lortu ere. Izan ere, teknologia berrien aplikazioaren ondorioz %24,39ko hobekuntza ikusi ahal izan baita.
Esperimentu hau aurrera eramateko Madrilgo 19 eskola ezberdineko 1822 ikasle erabili dira. Zentro bakoitzean, talde batek astean behin hainbat programa matematiko erabiliz lantzen zituen matematikak eta besteak ez. Bi taldeek irakasle bera edukirik. Talde “informatizatuak” bi azterketa burutu zituen: bata idatzizkoa eta bestea ordenagailuz egina. Bi frogak behatu ezkero errendimendua %24,39an hobetu zela ikusi ahal izan zen eta, hala ere, idatzizko froga bakarrik harturik errendimendua %11,2an igo zela ikusi zen. Ez zen hau gertatu informatizatu gabe zeuden ikasleekin.
Esperimentua burutu duten irakasleen arabera, portzentai hauek Europako eskoletako matematika mailarekin alderatuz gero, Espainia 3.postuan kokatuko litzateke, baina horretarako bide luzea geratzen da.
Dena den, irakasle hauen ustez frogaturik gelditu da, nola teknologia berriak ikasketei aplikaturik eta behar bezala gidaturik, errendimendua hobetzen duten. Gainera, irakasleek formazio egokia jaso behar dutela eta prestatzen hasi behar direla diote, honela teknologia berrien gidari egokiak izan daitezen. Bide hau jarraitzeko nahiarekin, irakasle hauek DBH-ko matematikako eduki guztiak mailaka lantzeko diseinatutako zenbait programa informatiko landu dituzte. Honetaz gain,eduki horien barruan, Derive (aritmetikarako), Cabri (geometriarako) eta Excel (estatistika eta probabilitatearentzako) programak nola erabiltzen diren ere erakusten dute.
Proiektu honi buruz gehiago jakin nahi ezkero, bisitatu:

Informazioaren gizartea


Gaur egun Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu masiboan kontsumitzen dira (ekoizpen eta trukeari bitartez), sistema honi Informazioaren gizartea deitu zaio. Informazioa sortzen, partekatzen eta prozesatzen da baliabide tematikoen bitartez edonork, edonon eta edonoiz erabilita.
Etengabe aldatzen den gizarte honetan, teknologiak ere aldatzen dira eta teknologia berrien eragina gure eguneroko bizitzan islatzen da, izan ere, informazioko eta komunikazioetako teknologiaren eta gizartearen aldakuntzen arteko loturak berebiziko garrantzia du. 1980-tik aurrera Software eta Hardware-ean izan ziren teknologia aurrerapenak eta Informazioaren Teknologiaren lehendabiziko zabalkundea ekarri zutenak. Honekin, Informazioaren gizartea guztiz arrunt eta ohikoa bihurtzen ari da, leku askotan hitz egiten baita egongo diren aldakuntza tekniko eta sozialez.
Argi dagoena, zera da, aurrerapen hauek ere kalte egin dezaketela: egun adibidez, eskutitzen esentzia galdu egin da, orain e-mailen bidez komunikatzeko ohitura hartu dugu, eta hau ez da egokia, horrela eskuen manipulazioa galtzen baitugu eta idazkera zuzen eta akats gabetik, muletilaz eta akatsez betetako hizkera artifizial batera pasa baikara.
Laburbilduz, gauza guztiek daukate bere alde ona eta bere alde txarra, eta nahiz eta alde negatiboak eduki, Informazioaren gizartean murgilduta egoteak onurak ere dakartzala, teknologien aurrerapenak hainbat eta hainbat baitira. Gainera,ezin uka dezakegu eskolak gizartearen exijentzien menpe egon behar duela, eta hala nola honen eskari berrietara moldatu behar dela; beraz, eskolaren eta hezkuntza sistemaren ardura da erronka hau aurrera eramatea.

Haurrak eta irakasleak tekonologia berrien aurrean


Ez dago dudarik, gure gizarteko arlo askotan Teknologia Berriek duten garrantziaz hitz egiten dugunean. Beraz, ezin uka daiteke, eskolan, beste arloetan bezala, Teknologia Berri hauek transmititzeko beharra dagoela. Teknologia hauen bidez, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak hobetu daitezke eta eskolaren gestio eta gurasoen komunikaziorako tresna ezin hobea dira.

Baina, klasean ordenagailu bat pizturik egoteak, ez du esan nahi hau behar bezala erabiliko denik, nahiz eta eskaintzen dituen aukerak amaigabeak izan. Izan ere, batzuetan, teknologia huts-hutsean hartzen baita prozesuen gidari bezala, eta ez da teknologia hau, hezkuntzaren zerbitzura jartzen.


Arazo hau enfokatzerako orduan sortutako akatsak bi norabide ezberdinetatik sortuak dira: irakasleak batetik eta ikasleak bestetik. Alde batetik, irakasleen prestakuntza kaskarra eta aldaketa metodologiko kontenporaneoago bat egitearen ukapena, eta bestetik; ikasleak internet eta ordenagailua aisialdirako tresna gisa ikusten dute, ez baitute lanerako tresna gisa erabiltzen, nahiz eta orokorrean “cibernetikoki” irakasleak baino trebeagoak izan. Bi kasuek, alfabetizazio digital orokor eta sakon baten falta dagoela adierazten dute eskola eremuan.

Honek guztiak, ondorioztatzen duena, zera da, internetekin klaseetan lan egiteak aldaketa metodologiko sakon batez gain, klase erritmo berri bat eta irakaslearen paper aldaketa bat dakarrela. Hortaz, teknologia berri hauek benetan eskolaren menpe egon daitezen, iraultza teknologikoak aldaketa edo eboluzio pedagogiko batez lagunduta joan behar du.

Honetarako proposatutako metodologia berriak teoria konstruktibistetan oinarriturik daude eta hauetan ikaslea bere ikaskuntzaren agente aktiboa da. Pedagogia tradizionaleqan irakasleak dauka erantzuna eta ikasleak hau erreproduzitzen du, baina, orain, ikasleari bultzatzen zaio bere kabuz erantzuna aurkitzera. Honela, ikasleak ikasgai berriak produzitu ahal izango ditu etorkizunean modu autonomo batean, hau da “ikasten ikasi”-ko du.