Ikasleen ekarpenak

1/9/10

Informazioaren gizartea


Gaur egun Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu masiboan kontsumitzen dira (ekoizpen eta trukeari bitartez), sistema honi Informazioaren gizartea deitu zaio. Informazioa sortzen, partekatzen eta prozesatzen da baliabide tematikoen bitartez edonork, edonon eta edonoiz erabilita.
Etengabe aldatzen den gizarte honetan, teknologiak ere aldatzen dira eta teknologia berrien eragina gure eguneroko bizitzan islatzen da, izan ere, informazioko eta komunikazioetako teknologiaren eta gizartearen aldakuntzen arteko loturak berebiziko garrantzia du. 1980-tik aurrera Software eta Hardware-ean izan ziren teknologia aurrerapenak eta Informazioaren Teknologiaren lehendabiziko zabalkundea ekarri zutenak. Honekin, Informazioaren gizartea guztiz arrunt eta ohikoa bihurtzen ari da, leku askotan hitz egiten baita egongo diren aldakuntza tekniko eta sozialez.
Argi dagoena, zera da, aurrerapen hauek ere kalte egin dezaketela: egun adibidez, eskutitzen esentzia galdu egin da, orain e-mailen bidez komunikatzeko ohitura hartu dugu, eta hau ez da egokia, horrela eskuen manipulazioa galtzen baitugu eta idazkera zuzen eta akats gabetik, muletilaz eta akatsez betetako hizkera artifizial batera pasa baikara.
Laburbilduz, gauza guztiek daukate bere alde ona eta bere alde txarra, eta nahiz eta alde negatiboak eduki, Informazioaren gizartean murgilduta egoteak onurak ere dakartzala, teknologien aurrerapenak hainbat eta hainbat baitira. Gainera,ezin uka dezakegu eskolak gizartearen exijentzien menpe egon behar duela, eta hala nola honen eskari berrietara moldatu behar dela; beraz, eskolaren eta hezkuntza sistemaren ardura da erronka hau aurrera eramatea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario